XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibarr eder asko urak
ondatu cituzan
eta Caspio lurraren
ganera arguitu zan:
Catay ta Libia bere bannatu cirian
eta ara bat lez zana
bi celan dirian
.

Barriro esan behar.

E. M. Azkueren lana bere kontestuan, bere giroan aztertu behar da.

Zelan edo halan, autore hau olerkigintzaren lehen urratzaileen artekoa dogu inguru honetan.

Eta bere hasikinetan poesigintza goranahi ahaleginez eta indartsu ageri jaku.

Asmoz... ez hainbeste emaitzez ostera.

Hori da autore honen lanaren aitatu beharreko beste ezaugarri bat: osotasunik eza.

Irakurleak (gaurko irakurleak, beste eretxirik ezean) irudi batzuk erabiliaz errez harrapatzen badauz ere, badago zer edo zer bere lanetan huts eginerazoten deutsana.

Itxurazko bat-batekotasun hau, Azkuek bere idazlanak egiteko daukan moduagaz lotu leiteke.

Alde batetik, gorago esan danez, autore honek bere burua aldikada labur baterako baino ez eban ikusi literaturagile moduan.

Herriko nagusitxoen artean egoan Nautika Eskolako irakasle izateaz gainera, aldarteetan idatzi egiten eban poeta zan.

Baina badirudi bat-batekotasun hau ez dala Azkueren izakeraren ondorio hutsa.

Berak poesiagintza gauza erreztzat edo konplikazio bakotzat eukan.

Ez dago aparteko trabarik bertsoak egiteko:
Eldu naz gueldi gueldi
Ta bacar Deustura
Neure arreba maite bat
Vici dan lecura:
Eta elduta bertatic
Denpora apur baten
Vertzutan imiñi dot
Entzun dodana len
23 Santo Domingoco Isliaren Españara biurreriari...... 185-192.